AHTa bultzatzeko eskatu du Grenetek Donostian

Kantauriko itsas eremua babestea da Baiona-Donostia Euskal Eurohiriaren beste erronketako bat

Euskal Eurohiriaren ordezkariak, atzo, Donostian. GARI GARAIALDE / ARGAZKI PRESS.
jon eskudero
Donostia
2012ko martxoaren 10a
00:00
Entzun
Baiona-Donostia Eurohirian mugikortasuna ahalbidetuko duen trenbide loturak indartzeko eskatu die Jean Grenet Baionako alkateak erakundeei. Baiona-Angelu-Miarritze Hiri Elkargoak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak atzo egin zuten batzar nagusia, Donostian, eta Grenetek «oinak balaztatik altxatzeko» eta garraio lanak bizkortzeko adierazi zuen, AHT abiadura handiko trenarenak barne —eurohiriaren liburu zuriko helburuei jarraituz—. Batzarrean aurtengo aurrekontua aurkeztu zuten eta, horrez gain, proposamenak azaldu ziren.

Grenetekin batera, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia bertan izan zen, eta Ipar eta Hego Euskal Herriaren batasuna nabarmendu zuen. Garitanok esan zuenez, bien artean «ez dago mugarik, zubi bat baizik, eta euskara da batzen dituena». Orain arte Garitano izan da Eurohiriaren zuzendaria, baina aurrerantzean Didier Borotra Miarritzeko alkatea arduratuko da horretaz.

Grenetek «tren bakarra» aldarrikatu zuen Baiona eta Donostia lotzeko, eta hori «funtsezko helburua» dela nabarmendu zuen. Bestalde, salatu zuen Akitaniako erakundeek ez dutela «presarik izan» proiektua garatzeko: «Esateko zerbait duenak mahai baten inguruan bildu beharko du». Greneten arabera, dagoeneko lanean ari dira, «interesatuekin eta proiektuaren eragina jasango dutenekin» eztabaidatzeko.

Eurohiriak beste erronka bat onartu du datozen urteetarako: Kantauriko itsas eremua babestea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.