Azpiegiturak

AHTak Osasunbidean murrizketak eragin dituela salatu du Mugituk

Nafarroako Gobernuak abiadura handiko trena eraikitzeko 4.000 milioi euro gastatuko dituela dio mugimenduak.

2011ko otsailaren 22a
17:10
Entzun
AHTa emakume bati odola ateratzen, trenak "gure odola xurgatzen" duela erakusteko. Irudi hori erabili du Mugitu mugimenduak abiadura handiko trenak (AHT) osasun zerbitzuetan eragin dituen murrizketak salatzeko. Vianako Printzea Iruñeko osasun etxearen aurrean elkarretaratzea egin dute. Osasunbideko langileek aldarrikapenekin bat egin dute, eta elkarretaratzean parte hartu dute.

Mugituk nabarmendu duenez, hainbat arlotan izan dira murrizketak: osasun etxeak larunbatetan itxi dituzte, oinarrizko arretetan, adimen osasunean eta osasun publikoan aurrekontuak behera egin du, eta gaixo agiriak edo oporrak hartzen dituzten Osasunbideko langileen postuak ez dituzte betetzen. "Politikariek diru publikoa haien interesengatik AHTren moduko proiektuetan erabiltzen dute", adierazi du mugimenduko kide batek.

Nafarroako Gobernuak abiadura handiko trena eraikitzeko 4.000 milioi euro gastatuko dituela dio AHTaren aurkako mugimenduak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.