AHT

AHTaren aurka makinetara kateatu diren hiru lagun atxilotu dituzte Lukun

=i Euskal Y=i eraikitzeko lanen kontra elkarretaratzea egin dute 80 bat lagunek gaur goizean goiz Lukun (Araba), obrak abiatu dituzten lekuan. Gainera, hiru lagun makinetara kateatu dira lanak eragoztearren.

2006ko azaroaren 14a
19:45
Entzun
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, 07:30 aldera protesta horretan parte hartzen ari ziren 18 bat lagun identifikarazi dituzte ertzainek, eta makinetara lotuta zeuden hirurak atxilotu egin dituzte. Lanak eragoztea eta hertsatze delitua leporatzen diete.

44 urteko M.A.F., 30 urteko P.P.M., eta 22 urteko M.S.Z. dira atxilotuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.