Ekainaren 2an Hernanin (Gipuzkoa) AHT abiadura handiko trenaren aurka agertzeko giza katean parte hartzeko deia egin du gaur goizean AHT Gelditu! Elkarlanak. Giza katea 17:00etan abiatuko da, Osinaga auzotik, Elorrabi sagardotegiaren ingurutik, eta erdigunera helduko da. Herrian barrena kalejira egingo dute ondoren.
Gaurko agerraldia egin duten tokian hasiak dituzte AHTko obrak, eta plataformako kideek salatu dute Espainiako osasun, hezkuntza eta gizarte arloko murrizketen aurrean zentzurik ez duela halako proiektuetan horrenbeste diru gastatzeak.
"Zilegitasun publikorik" ez duen proiektu bat dela iritzio diote, eta herritarrak horren aurka daudela azpimarratu du Mikel Alvarez plataformako kideak.