AHT abiadura handiko trenaren aurkako hamaika ekintzaile epaitzen hasiko dira gaur Donostian, Egiako epaitegian, 2008ko abuztuaren 3an Donostian egindako ekimen baten harira. Fiskalak bina urteko kartzela zigorra eskatuko du.
ATH! Gelditu Elkarlanak elkarretaratzea egin du 09.30ean, epaituei elkartasuna adierazteko. Plataformaren arabera, "gobernuak gizarte borrokekiko errepresioa gogortzen" ari dira.
2008ko ekintza horretan trafikoa hiru orduz eten zuten ekintzaileek. Zementuzko hainbat bidoirekin errepidea itxi zuten eta kateatu egin ziren.