AHT

AHTaren aurkako jarrera agertu dute Nafarroako 260 hautetsik

Nafarroak "behar duen trena" zein den erabakitzeko "gizarte eztabaida" zabaltzeko eskatu dute, manifestu baten bidez.

Hautetsi talde bat, gaurko agerraldian. IDOIA ZABALETA / ARGAZKI PRESS
2017ko azaroaren 8a
19:33
Entzun

260 hautetsik baino gehiagok eskatu dute AHTa baztertu eta bestelako tren eredu baten alde azaldu dira. Ildo horretan, azaroaren 11n Iruñean izango den manifestazioan parte hartzeko deia egin dute. "Garraio iraunkor eta herrikoia" izango litzatekeen tren eredu bat eskatu dute. Castejon eta Etxarri Aranazko alkateek, Dani Alvarezek eta Eneka Maizek hurrenez hurren, aurkeztu dute manifestua Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren egoitzan. Hala, AHTaren proiektua gelditzeko eskatu dute, eta, aldi berean, herritarrei eztabaidatzeko eta aukera bat emateko erabaki dezaten "dauden alternatiba ezberdinen artean". Ildo horretan, baztertu egin dute Nafarroako Gobernuak AHTaren alde egitea, bai abiadura handiko tren moduan eta baita ere prestazio handiko tren moduan.

AHTa "zentzurik eta beharrik gabeko" makroazpiegitura bat dela uste dute alkateek, errentagarritasun sozialaren ikuspegitik "onartezina", eta, ekonomiaren ikuspegitik "xahutze justifikaezina". Aldi berean, ingurumen eragin handia duela ere nabarmendu dute alkate eta zinegotziek. "Garapen eredu basati" baten eredua dela aipatu dute, eta kritikatu dute Tutera eta Tafalla "alde batera" uzten dituela.

Horren aurrean, hautetsiek "lurraldea egituratuko" lukeen tren bat eskatu dute, eta nafarrei "zerbitzu bat" emango diena. "Pertsona eta toki gehiagotara" iritsiko den tren baten alde egin dute, "prezio eskuragarri" batean. Horrekin batera, jadanik eginda dauden bide eta baliabide ahalik eta gehien aprobetxatu beharko lukeela uste dute.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.