azpiegiturak

AHTaren aurkako lau ekintzaileak atera ditu Ertzaintzak

Gaur arratsaldean aurkitu ditu ostegunetik Itsasondoko meategietan kateatuta dauden lau lagunak. Ateratako lau lagunak atxilotu egin ditu Ertzaintzak, eta azken biak atera dituztenean istiluak izan dira.

2010eko uztailaren 5a
20:18
Entzun
Ertzaintzak Itsasondoko meatze zaharretan zeuden AHTaren aurkako lau ekintzaileak lokalizatu eta atera egin ditu. Aurrena bi ekintzaile atera ditu, arratsalde hasieran, eta beste biak ateratzen lanak izan dituzte, leku "zailean" zeudelako. Azkenean, lantxa eta bestelako baliabideekin atera dituzte biak. Azken biak atera dituztenean istiluak izan dira Ertzaintzaren eta sostengu taldeko kideen artean. Lau ekintzaileak atxilotuta eraman ditu Ertzaintzak.

Ekintzaileak "oso egoera larrian" zeudela ohartarazi zuen sostengu taldeak larunbatean, eta lauren biziak "arriskuan" zeudela. Nahiz eta ekintzaileak meategietan egon, bertako ohiko leherketek aurrera jarraitu dute.

Taldeak salaketa jarri zuen ostegun goizean Tolosako epaitegian, eta Urdaspal Alberdi Uria meategietako ingeniariak egindako txostena aurkeztu zioten epaileari. Honen aurrean izan da gaur ingeniaria, eta berretsi dio Itsasondoko meategietan hormak hondoratzeko arriskua dagoela eta AHTaren lanak egiteko behar beste azterketa ez zirela egin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.