Azpiegiturak

AHTaren aurkako manifestazioa antolatu du Mugitu-k Donostian, ostegunerako

Plataformak salatu du zazpi urtean "konpon ezineko kalteak" eragin dituztela AHTko lanek, eta eragindako "zor izugarria" ezkutatzen aritzea leporatu dio Jaurlaritzari.

2014ko abuztuaren 25a
12:15
Entzun

Jaurlaritzak Miramar jauregian egitekoa duen bilera baliatuko du Mugitu plataformak AHTaren aurkako protesta kalejira egiteko. Ostegunean egingo dute manifestazioa, eta AHT-Marrazoa lelopean abiatuko dira Bulebarreko kioskotik, 11:00etan.

Plataformako kideek Jaurlaritzari leporatu diote azpiegituraren lanek eragindako "zor izugarria, etengabeko gainkostuak eta horren atzean dauden ustelkeria kasuak" ezkutatzen aritzea. "Jaurlaritzak estutu egin ditu udalak legez kanpoko betoi plantak baimendu ditzaten, eta beste aldera begiratzen du Basaurin alferrik eraikitako zubibide zentzugabearen auzian".

Horiek hala, manifestazioan parte hartzeko deia egin du plataformak, "AHTaren aurkako borroka eta desobedientzia indarberritzeko". 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.