AHTaren aurkako protesta egin dute Miramar jauregiaren aurrean

2014ko abuztuaren 28a
16:06
Entzun

Mugitu mugimenduak deituta, dozenaka lagunek abiadura handiko trenaren aurkako protesta kalejira egin dute Donostian, Jaurlaritzak Miramar jauregian egin duen urte politikoko lehen gobernu kontseiluaren aurrean, "azpiegitura xahutzaile eta txikitzaile horrekiko arbuioa adierazteko".

11:00etan abiatu da martxa, Bulebarretik. Marrazo handi baten irudia eraman dute Miramarrera, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria gainean jarrita, "AHTaren egitasmo erraldoiaren logika harrapakaria irudikatu eta baliabideen xahuketa nahiz lurraldeen suntsiketa salatzeko". 

Mugitu-k salatu duenez, obrak hasi eta zazpi urtera "kalte atzeraezinak" eragin dituzte Euskal Y-aren ibilbidearen kilometro askotan: "Horrenbestez, lurraldea hondatu, gastu sozialak murriztu eta jendartearen bizi-baldintza kaskarrak okertu dira, herritarren gehiengoak behar eta nahi ez duen AHTaren inposizioaren ondorioz".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.