Nuria Lopez de Gereñu Jaurlaritzako Garraio sailburuak argi dauka Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako biztanleen gehiengoak AHTa ezartzeko Euskal Y proiekturekin bat egiten dutela. Hala adierazi du Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan: "Gizartearen gehiengoa tren horren alde dagoen bezla, badago gutxiengo sozial bat kontra dagoena. Argi dagoena da herri honen etorkizuna eraiki eta irabazi nahi dugun euskal heritarrok tren horren alde gaudela", esan du. Areago, kontra daudenek beren iritzia "inposatu" egin nahi dutela iritzi dio, eta hori dela kezkagarria. "Kezkagarria zera da: gutxiengo horrek gehiengoari nolabaiteko inposaketa bat egin nahi izatea", erantsi du.
Euskal Y "Euskadi Europarekin batzeko" ezinbesteko azpiegitura dela agertu du, eta ez egitea akats handia litzatekeela: "Oporto, Madril eta Paris batuko dituen ardatzetik kanpo geratzea pentsaezina da, ardatz hori Euskaditik ez igarotzea. Etorkizunera begira hutsegite izugarria litzateke".
Aurreikuspenen arabera, Euskal Y 2010ean jarriko dutela abian azaldu du, baina, ziurrenera, lanak luzatuegingo direla zehaztu du.
Azpiegiturak
AHTaren auzian, aurkakoek gehiengoari beren iritzia "inposatu" nahi diotela iritzi dio Lopez de Gereñuk
'
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu