AHTaren bide berria gaitzetsi eta mobilizaziorako deia egin dute Lapurdiko herri elkargoek

Aitor Renteria.
Baiona
2009ko irailaren 9a
00:00
Entzun
Suitzako adituei eskatutako txostena eskuratu dute Aturri-Errobi, Errobi eta Hego Lapurdiko herri elkargoek. Emaitzak eskuan, Lapurdin AHTaren bide berria egiteko beharrik ez dagoela ebatzi dute, eta mobilizaziora joko dute. «AHTaren xede berria gaitzesteko, urriaren 17an ibilaldi bat eginen dugu Baionako karriketan, suprefeturaraino», jakinarazi du Mixel Hiriartek hiru egituren izenean. Eremu horretan dauden 29 herriak aho batez mintzatu dira oraingo trenbidea hobetzearen alde. 100.000 lagun bizi dira eremu horretan.

Baiona eta Biriatu artean AHTaren xede berria egiteko aurrekontua 900 eta 1.200 milioi artekoa litzatekeela ondorioztatu du ikerketan, lurperaturik egonen den eremuaren arabera. Hautetsien iritziz, xahutze hori ez da bidezkoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.