Uztailaren 25ean abiatu zuten AHTaren aurkako bizikleta martxa Castejonen (Nafarroa), eta igandearekin da amaitzekoa. Gaur Gasteizen arazoak izan dituzte Ertzaintzarekin. Mugitu mugimenduak jakinarazi duenez, Polizia oldartu egin zaie tren geltokiaren inguruan. Biluzik zihoazen martxako parte hartzaile batzuk, eta Ertzaintzak ez die onartu.
Hiru lagun identifikatu dituzte, eta beste batzuk zaurituta ere badaudela azaldu du Mugitu-k.
Identifikatu 2 eta zauritu ugari. Gasteizko tren geltokian.
— Mugitu Mugimendua (@MugituMugimendu) August 1, 2015
Segurtasun Sailaren arabera, identifikazio batzuk, bai, egin dituzte, baina kargarik ez.
Minutu batzuez geldiarazita egon da bizikleta martxa, baina jarraitu ahal izan dute aurrera.
Errepresioa eta kriminalizazioa STOP! AHTrik Ez! III AHTren aurkako Bizikleta Martxa aurrera doa! Aupa txirrindulariak!! @AhotsaInfo
— Mugitu Mugimendua (@MugituMugimendu) August 1, 2015
Igandean, Errekaleorren da bizikleta martxa, azken egunean.