AHT Gelditu! Elkarlanak Euskal Herrian zabaldutako 800.000 gutunen inguruko azalpenak eman ditu, gaur Donostian, Koldo Mitxelena aurrean, eta Eusko Jaurlaritzari jakinarazi dio eman dezala AHTa egitea kostatuko litzatekeen diru kopuruaren datua.
Platafornak "barkamena" eskatu die gutun hori jaso eta "adin nagusiko herritar orok 4.859 euro ordaindu beharko duela esanda beldurtu" dituen herritarrei. Hala ere, gutun faltsuetan egindako baieztapenak Eusko Jaurlaritzak oraindik ez dituela ukatu adierazi du AHT Gelditu! Elkarlanak.
"Azkenean herritarrek ordainduko dute AHTa". Eusko Jaurlaritzak gutunei buruz bidalitako oharra "iraingarria" dela nabarmendu du AHT Gelditu!-k. Izan ere, AHT Gelditu!-ren jarrera "moralaren aurkakoa eta maltzurra" zela adierazi zuen Eusko Jaurlaritzak: "Modu horretan gaixorik dauden pertsonek soilik jokatzen dute, beren oinarriak defendatzeko argudiorik ez dutelako gezurraz baliatzen dira herritarrak beldurtzeko".
Hasiera batean Koldo Mitxelena barruan egitekoak ziren prentsaurrekoa, baina atzo Gipuzkoako Foru Aldundiak ukatu egin zion baimena, "burugabekeria" azaltzeko eraikina ez ziela utziko argudiatuz -Koldo Mitxelena Aldundiaren eraikina da-. Gutunetan Jaurlaritzaren antzeko anagrama agertzen da, eta bertan AHTa finantzatzeko herritar bakoitzak 5.000 euro inguru ordaindu behar dituela zehazten da. AHT Gelditu! Elkarlanaren jarrera "oso larritzat" jo du Aldundiak.
AHTaren aurkako mugimenduak maiatzaren 9an Iruñean manifestazioa egingo duela gogoratu du, =iGuztion artean, AHT Gelditu!. Txikizioarentzat diru gehiago ez!" lelopean.
Azpiegiturak
AHTaren kostuak jakinarazteko eskatu dio Jaurlaritzari trenaren aurkako plataformak
AHT Gelditu! Elkarlanak "barkamena" eskatu die gutun faltsua jaso eta "adin nagusiko herritar orok 4.859 euro ordaindu beharko duela esanda beldurtu" dituzten herritarrei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu