AHT Geldituk, Sustrai fundazioak eta Ekologistak Martxan elkarteak kontzentrazioa egin dute Nafarroako Gobernuaren egoitzaren aurrean. Gobernu berriari AHTaren lanak berehala gelditzeko eskatu diote. Izan ere, gizartearen zati handi bat kontra egoteaz gainera, nabarmendu dute gobernua osatuko duten alderdi gehienak ere azpiegitura horren kontra daudela. Haien esanetan, Geroa Bai soilik dago AHTaren alde.
Halaber, azpiegitura hori egiten jarraitzeko behar den "dirutza" gastatzeko dirurik ba ote dagoen zorrotz aztertzeko eskatu dute. Besteak beste, Los Arcoseko zirkuitua egiten xahututako diru kopurua handia izan dela nabarmendu dute.
Salatu dutenez, egun, Abiadura Handiko Trena, Castejon eta Campanas arteko "60 kilometroko orbaina bat" besterik ez da.