Gizartea

AHTaren lanak gelditzeko eskatuko dute gaur Donostian

Alderdi Ederretik abiatuko da manifestazioa, 17:30etan

2015eko ekainaren 13a
22:09
Entzun

AHT Abiadura handiko trenaren lanak bertan behera uzteko eskatuko dute gaur Donostian. Euskal Herriko hamaika eragilek deituta,  manifestazio nazionala egingo dute arratsaldean. Alderdi Ederretik abiatuko da protesta, 17:30etan, AHT Gelditu Orain! Xahuketa Gehiago Ez! Herritarrok erabaki! lelopean.

Antolatzaileek salatu dutenez, azen urteotan “argi” geratu da AHTa ez dela bideragarria.  Dirua “xahutu” duela salatu dute, halaber.

Gobernuek “ezkutukeriaz” jokatzeari utz diezaioten eskatuko dute Donostiara bildutakoek, eta trenaren azpiegiturak eraikitzeko dirua gizarte politiketara bideratu dezaten, “oinarrizko gizarte beharrizanak asetzeko”.

Besteak beste, 60 elkartek, gizarte mugimenduk, sindikatuk eta alderdi politikok bat egin dute protestarekin. Beste askoren artean, manifestazioa deitu dute: AHT Gelditu! Elkarlana, Mugitu! mugimenduak, Fracking Ez-ek, Ekologistak Martxanek, Eguzkik, Euskal Herriko Bilgune Feministak, LABek, Steilasek, ESK-ek, ELAk, EHNEk, Berriotxoak-ek eta EH Bilduk.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.