AHTaz azalpenak eskatu ditu Kontseilu Nagusiak
BAIONA. AHTa eginen duten edo ez argitzeko eskatu dio Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiak Frantziako Gobernuari. Lanak eten egin zituela jakinarazi zuen Parisek, eta oraindik orain txosten bat egin dute, azpiegitura berriro pentsatu behar dela nabarmentzen duena. Azalpenak eskatu ditu horregatik Kontseilu Nagusiak. Ordea, 79 milioi euro jartzea onartu du Tours eta Bordele artean AHTa eraikitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu