Azpiegiturak

AHTaz haratago doan liburua

Proiektua gelditzea oraindik posible dela uste dute 'TAV las razones del NO" liburuaren egileek.

2009ko abuztuaren 5a
16:53
Entzun
Prentsaurreko batekin aurkeztu dute gaur goizean TAV las razones del NO liburua. Bertan egon dira liburuaren idazleetako batzuk, Iñaki Barcena, Josu Larrinaga, Iñaki Antiguedad eta Helen Groome. AHTaren aurkako liburua dela onartu dute, baina, proiektu horren aurka egin duten bezala "beste makroegitura batzuen aurka ere" idatzi zezaketela uste dute, azken batean, liburua gizarte eredu baten aurkakoa delako.

Hortik dator mugimenduaren leloetako bat, ez da tren bat bizi eredu bat da. Azken urteetan Euskal Herrian eraikitzeko dauden proiektuei erreferentzia egin die Antiguedadek eta "hormigoizko diktadura" batean bizi garela adierazi du. Azpiegitura horiekin mugitzeko eta harremanak izateko moduak ezberdinak izango direla eta gizarte eredua ere aldatuko dela iragarri du.



AHTa gelditzen ari gara da mugimenduaren beste lelo bat. Izan ere, proiektua gelditzea oraindik posible dela azpimarratu dute. Presio sozialak duen garrantziaz gain, Eusko Jaurlaritzak erabili zituen argumentuak erabili dituzte proiektuaren aurka egiteko. Jaurlaritzak AHTak “Euskal Herria Europara lotuko” zuela esan zuen eta orain iparraldeako eremuan egin beharreko trena zalantzan dagoela nabarmendu dute.

Gogor salatu dute proiektuaren inguruko eztabaida eza liburuaren egileek. Izan ere, “diru inbertsioari dagokionez Euskal Herrian inoiz egin den proiektu garrantzitsuena da” eta horren inguruan eztabaidarik ez egotea "demokrazia parte hartzailearen aurkakoa” dela adierazi dute. Horrez gain, komunikabideek eta politikariek AHTaren aurka egindako “kriminalizazio kanpaina” gaitzetsi dute TAV las razones del NO libruaren egileek.

Egileek adierazi dutenez, Txalaparta argitaletxeak kaleratu duen liburu honetan “garapen honekin gustura ez” eta “bestelako mundu batekin amesten” dutenek hausnarketa propioa egiteko argumentu sendoak aurkituko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.