Gaur egun Gipuzkoako zatia eraikitzea da Eusko Jaurlariatzaren ardura; gainontzekoak Espainiako Sustapen Ministerioaren esku daude. PSE-EEk aurkeztuta eta EAJrekin adostuta, ordea, Eusko Legebiltzarrak lan guztiak Jaurlaritzaren esku uzteko eskatu du. EH Bilduk eta PPk aurka bozkatu dute, eta UPDk zati bati baino ez dio babesa eman.
2006an sinatu zuten lanak egiteko hitzarmena. Legebiltzarrak orain hori moldatu nahi du oraindik lizitatu ez diren zatiak Jaurlaritzaren esku uzteko.