AHTa egiteko lanek inguruan sortu duten kaltearen ordaina eskatuko du Aramaioko Udalak. Arabako herri hori eta Arrasate (Gipuzkoa) lotzen dituen errepidea itxita eduki dute iragan urteko urtarrilaren 30etik, luizi baten ondorioz. Auzo bide bat erabili behar izaten dute herritarrek. Horrek herrian eragindako kaltearen ordaina eskatuko du udalak.
Adif erakundeari, Arabako Diputazioari eta lanean ari den enpresari eskatuko dizkiete kontuak, herriko udalbatzak hala erabakita. Lanek eragin duten kaltea aurretik ez ikustea egotzi diote Adifi, bide alternatiboa konpontzeko hitza eman eta ez betetzea Diputazioari eta ardura gabe aritzea enpresari. Kasurik egiten ez badiete auzitara joko duela iragarri du udalak.
AHTko lanek eragindako kalteengatik, ordaina jaso nahi du Aramaioko Udalak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu