AHTko lanen zaindari baten autoari eraso diote
BEASAIN. Abiadurako handiko treneko lanak zaintzen aritzen den gizon baten autoaren aurkako erasoa izan zen atzo Beasainen. Gipuzkoa plazan zuen aparkatua autoa; lau gurpilak zulatu, eta ateetan zein kapotean AHTaren aurkako pintaketak egin zizkioten. Ertzaintzaren patruila batek ikusi zuen lehenengoz autoaren aurkako erasoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu