Trena Durangora heldu zela 125. urteurrena ospatzean, Nuria Lopez Gereñu Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak eta trenak zeharkatzen dituen herri guztietako alkateek Bilbotik Durangorako bidaia egin dute lurrun tren batean. Durangora heltzeko kilometro gutxi falta zirela, ordea, trena gelditu egin da, zementuz betetako upel bati eta trenbideari lotuta bi lagun zeudelako; ondoan, AHTren kontrako pankarta bat zuten.
Handik hamar minutura ertzainak agertu dira eta ekintzaileak eraman egin dituzte. Ondoren, 30 lagunek elkarretaratzea egin dute Abiadura Handiko Trenaren kontra. EAJren kontrako oihuak ere entzun dira.
Lopez Gereñuk AHTren proiektua defenditu du ondoren egin dituen adierazpenetan, "progresoaren bermea" delako. "XXI. mendeko trena izango da AHT".
Argazkian, ertzainak ekintzaileekin.
Azpiegiturak
AHTren aurkako ekintza egin dute Durangon
Lopez Gereñu Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak proiektua defenditu du, "progresoaren bermea" delako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu