Abiadura handiko trena

AHTren aurkako Mugitu! taldeak hartu du bere gain ibaiak berdez tintatzeko ekintza

Abiadura Handiko Trenak erreka, ibai eta akuiferoetaz izango dituen ondorioak kaltegarriak izango direla ohartarazi nahi izan dute.

2010eko urriaren 25a
09:31
Entzun
Berde esnatu ziren atzo Euskal Herriko hainbat ibai, eta Abiadura Handiko Trenaren aurkako ekintza bat dela aldarrikatu du Mugitu! izeneko taldeak. Ekintza bere gain hartzeaz gain, AHTk erreka, ibai eta akuiferoak kaltetu egingo dituela ohartarazi nahi izan du ibaiak berdez tintatuz. Gainera, jakinarazi du fluoreszeina sodikoa dela ibaiek kolorea emateko erabili duten produktua, eta ez duela inolako kalterik eragiten ez uran ezta naturan ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.