Joan den larunbatean Urbinan (Araba) Abiadura Handiko Trena eraikitzeko lanetara gerturatzeagatik Ertzaintzak atxilotutako zortzi lagunak atzo iluntzean askatu zituzten. Ertzaintzak desordena publikoa egotzi zien. AHT Gelditu plataformaren esanetan, "baldintzarik gabe aske geratu dira, baina epaiketaren esperoan". Handik ordu batzuetara deklaratzen aritu dira zortzi lagunak.
Tratu txarrak salatu dituzte atxilotuek, eta Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak auzia Auzitegi Nazionalera eramateko ahalegina egin duela salatu du defentsako abokatuak.
AHTren kontrakoen esanetan, atxilotuen senideak "nahasten" ibili dira Barne Sailetik, aurrena atxilotuak Espainiako hiriburura eramanak zituztela adieraziz, gero haiek Gasteizen atxikitzen zituztela adierazteko.
Euskal Herria
AHTren aurkako protestan atxilotutakoak aske
Atzo iluntzean askatu zituzten, hiru egun inkomunikatuta egon ondoren. Tratu txarrak salatu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu