AHT

AHTren kontra daudelako bidaia txartelak ordaindu ez dituztenei isunak jarri dizkie EuskoTrenek

Ekintzaile horietako batzuk gaur agertu dutenez, urritik aurrera 260 pertsona inguruk bi mila bidaia baino gehiago egin dituzte ordaindu gabe tren konpaina horretan eta Renfen, AHT “proiektu antisoziala” dela salatzeko.

2008ko abuztuaren 19a
16:38
Entzun
50 pertsona inguruk protesta egin dute gaur Bilbon, bidai txartela ez ordaintzeagatik EuskoTrenek isunak jarri dizkietelako. Pasa den urritik aurrera, martxan da AHT ez ordaindu lelopean, EuskoTren eta Renfeko bidaia txartelak ez ordaintzeko kanpaina. Horren helburua Abiadura Handiko Trena diruz ez laguntzea dela jakinarazi dute AHTren aurkako ekintzaileek.

Dagoeneko kanpainan 260 pertsona inguruk parte hartu dute, eta 2.000 bidaia baino gehiago egin dituzte bidaia txartelik ordaindu gabe. Trenetako langileei nortasun agiri zenbakia eta kontzientzia eragozle direla azaltzen duten agiriak erakusten dizkiete. Hala ere, parte hartzaileek argi eta garbi utzi nahi izan dute ez dela Renfe eta EuskoTreneko langileen kontrako kanpaina.

Egitasmoaren bultzatzaileek diotenez, EuskoTren AHTaren kudeatzaile izateko prestatzen ari da. Abiadura Handiko Trena “azpiegitura antisoziala” dela salatu dute. Hala, Euskotren eta Renfeko bidaia txartelak ez ordaintzeko gonbita luzatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.