Elkarlanaren esanetan, abiadura handiko trenari «ezetz» esateko hamaika arrazoi daude. Kontra egite horretan mobilizazioak eta borroka dira garrantzitsuenak, gainera, beraien iritzian.
AHTak eragingo dien herrietan kontsultak egitearen beharra azpimarratu dute, eta Eusko Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxeri eta hirukoari eskatu diote inposaketaren bidea baztertzeko.
Bestalde, antolatzaileek jakinarazi dutenez, Guardia Zibilak kontrol batean geldituta eduki ditu Gipuzkoatik manifestaziora zihoazen bi autobus.
AHT
AHTren kontrako aldarria zabaldu da Gasteizko kaleetan
=i AHTren Aurkako Elkarlana! =i plataformak deituta, abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egin dute Gasteizko kaleetan. Antolatzaileen arabera 10.000 lagunek hartu dute parte, eta haien artean ziren EHAK-ko Ane Auzmendi, EBko Oscar Matute eta Batasuneko Joseba Permach. =iOrain da garaia. AHT gelditu!=i jartzen zuen pankarta eraman dute aurren-aurrena, eta haren atzetik, Arabako herri kaltetuek kartel bana eraman dute, herriaren izenaren ondoan =iAHTren kontra=i jarrita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu