Euskal Herriko hainbat alkate, kontzeju ordezkari eta zinegotzik gaur adierazi dute Abiadura Handiko Trenaren (AHT) proiektua "gelditzen" eta horri buruzko eztabaida zabaltzen ahaleginduko direla. "Inposaketa eta bereziki horren eraikuntza lanak nahiz haien osagarri diren ekintza guztiak burutu ez daitezen indarrak biltzeko eta eskura ditugun baliabide guztiak erabiltzeko aukera aztertzen ari gara", esan dute Elorrion (Bizkaia); bilera egin dute han. Bide horretan, sarea osatzeko asmoa dute. Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak orain arte "udalak baztertu" egin dituztela salatu dute hautetsiek.
AHTren egitasmoa ez zaie iruditzen ekologikoa eta soziala denik. Horretaz gain, hautetsi haien ustez, proiektua "ez dago Euskal Herriaren ikuspegitik pentsatuta eta, ondorioz, ez du gure lurraldea batere kohesionatu eta egituratzen".
Azpiegiturak
AHTren proiektua gelditzen saiatuko dira hainbat hautetsi
Bilera egin dute gaur Elorrion, eta sarea osatzeko asmoa daukate.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu