Azpiegiturak

AHTri buruzko protesta ekintza egin dute Donostian, Merkataritza Ganberan

Erakundeei "proiektu txikitzaile hori gelditzeko exijitu" die berriro Abiadura Handiko Trenaren Aurkako Asanbladak.

2007ko abenduaren 11
16:16
Entzun
Abiadura Handiko Trenaren (AHT) Aurkako Asanbladak protesta ekintza egin du gaur goizean Donostian, Merkataritza Ganberan, eta egitasmoa bultzatzen duten erakundeei "berriro proiektu txikitzaile hori gelditzeko exijitu" die.

Abenduaren 10etik 23ra bitartean Hamabostaldi Anti-desarrollista izango da eta larunbat honetan Arrasaten (Gipuzkoa) AHTren aurkako manifestazioa, eta gaurko protestaren egileek ekimen horietara joateko dei egin diote gizarteari.

Ostegun honetan, berriz, AHTren kontrako hamabost lagun epaitu egingo dituzte Bilbon, lanak gelditzea eskatzeko egindako desobedientzia zibileko ekimen batengatik, eta hori ere salatu du gaur Abiadura Handiko Trenaren Aurkako Asanbladak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.