Amnesty International (AI) erakundeko ordezkariak Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordeko bileran izan dira gaur, Gasteizen, eta Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailari tortura salaketen ikerketetan kanpoko auditoriak egiteko eskatu diote, "gardentasuna bermatzeko". "Izan ere, salaketa bakoitzaren kasuan ez da ikerketa egokirik egiten", esan du Andres Krakenberger AI-ko ordezkariak
Halaber, Herrizaingo Sailari galdegin diote ertzainei esateko "tratu txarrak galarazita" daudela "edozein dela egoera" eta, halakorik baleude, zigorrak eta ikerketak egingo lituzketela. Ertzain-etxeetako "zaintze" guneak bideoz grabatzeko neurriak hartzea "premiazkoa" dela adierazi du AIk.
EAJ, EA, EB, EHAK eta Aralar ados azaldu dira Amnesty Internationalen proposamenekin. PSE-EE eta PP ez. Carlos Urkijo PPko legebiltzarkidearen ustez, neurriok "zaildu" egingo lukete "terrorismoaren" kontrako borroka. Rodolfo Ares PSE-EEko parlamentarioak esan du tratu txarren salaketak ikertzen direla, eta AI-ri eskatu dio ETAk "eta hori babesten dutenek" eragiten dituzten urraketak aztertzen pasa dezala bere astia.
Tortura
AI-k tortura salaketen ikerketetan kanpoko auditoriak egiteko eskatu dio Ertzaintzari
Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordeko bileran izan dira gaur Amnesty Internationaleko ordezkariak. EAJ, EA, EB, EHAK eta Aralar ados azaldu dira proposamenekin, PSE-EE eta PP ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu