Sindikatuen hitzetan enpresa horrek langileen prebentzio eta segurtasunarekiko duen “arduragabekeria” aski ezaguna da, eta enpresan izandako lan istripuak, oraingoa bezain larriak izan ez arren, “kontaezinak” dira.”Lan agintaritzaren esku hartzea eskatzen dugu enpresak duen ardura bere gain har dezan”, gaineratu dute.
Enpresaburuen interesak salatzeko elkarretaratzea
Enpresaburuen interes bakarra langileen “biziaren edo osasunaren bizkar berehalako irabaziak” eskuratzea dela salatzeko ELA, LAB, ESK eta STEE sindikatuk bihar 11:30etarako elkarretaratzera deitu dute Confebasken egoitza aurrean, Bilbon.
Jaurlaritzari ere pasibotasuna leporatzen diote sindikatuek, eta Ibarretxe lehendakariari arlo honetan konpromezu gehiago hartzeko eskatu diote.
lan istripua
Aiako “ Comercial Urratz” lan segurtasun ezaren erakusle izatea salatu dute sindikatuek
ELA, LAB, ESK eta STEE sindikatuek protesta ekitaldia egin dute Aiako (Gipuzkoa) Comercial Urratz enpresaren aurrean, larunbatean lan istripuan hildako 35 urteko Manuel Latasa Velascoren heriotza salatzeko. Enpresa horretan lanaldian hildako hirugarren langilea da, eta enpresa “lan segurtasun ezaren erakusle” dela salatu dute sindikatuek, eguerdiko hamabietan egin duten elkarretaratzean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu