atxiloketak

Aiala Zaldibar eta Iraitz Gesalaga Espainiaratzea onartu du Pauek

Biak urtarrilean atxilotu zituzten, Baionan eta Ziburun.

2011ko otsailaren 1a
15:46
Entzun
Aiala Zaldibar eta Iraitz Gesalagaren aurkako euroagindu eskaerak onartu ditu gaur Paueko Epaitegiak (Frantzia), Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez. Ondorioz, biak Espainiaratzea erabaki du epaitegiak.

Dena dela, defentsa abokatuek helegitea jarriko dute erabakiaren kontra, eta bitartean Gesalagak preso jarraituko du eta Aialak libre, baldintzapean -familiarekin eta lagunekin egoteko zeukan debekua kendu egin diote-.

Lehengo astean izan zen euroagindu epaiketa.

Biak Frantziako Poliziak atzeman zituen, urtarrilean. Zaldibar urtarrilaren 18an, Baionan, Ekinekoa delakoan haren kontra jarritako euroagindua dela medio -arratsaldean libre utzi zuten-. Gesalaga, berriz, urtarrilaren 11n atxilotu zuten, Ziburun, ETArekin harremana duelakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.