Gizartea

Aian berriro lapurtu dituzte telefono kableak

Bart ostu dituzte. Gaurkoa azken bost egunetan Gipuzkoako horrelako bederatzigarren kasua izan da.

2007ko urriaren 4a
17:47
Entzun
Gipuzkoan gaur ere lapurtu dituzte ezezagun batzuek telefono kableak, eta berriro Aian. Bart. Azkeneko bost egunetan herrialdeko bederatzigarren kasua da. Horietatik bost Aian izan dira, eta bertako alkateak polizia kontrolak ere eskatu ditu, lapurretak saihesteko.

1.800 lagun bizi dira herri horretan, eta gaurko gertaerak 150 bizilagun telefono finkorik gabe utzi ditu.

Nonbait, kobrearen salneurriaren gorakadak eragin ditu lapurreta horiek. Azkeneko zazpi urteetan hamabost aldiz biderkatu da kobrearen prezioa, eta gaur egun txatartegietan kiloa 3,5 eurotan erosten ari dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.