KONPONBIDEARI BEGIRA

Aietek, urtebete

Aieteko jauregian nazioarteko eta Euskal Herriko eragileek eginiko konferentziaren urteurrena da gaur.

2012ko urriaren 17a
11:09
Entzun

2011ko urriaren 17an egin zuten Euskal Herrian bake prozesuari bultzada eman eta bide orri bat finkatze aldera eginiko nazioarteko bilkura. Kofi Annan Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusi ohia, Gro Harlem Brundtland Norvegiako lehen ministro ohia, Bertie Ahern Irlandako lehen ministro ohia, Pierre Joxe Frantziako Barne ministro ohia, Gerry Adams Sinn Feineko presidentea eta Jonathan Powell Erresuma Batuko kabineteko buru ohia izan ziren Donostian, eta bost puntuko adierazpen bat irakurri zuten.

ETAri mintzatu zitzaion taldea, "jarduera armatuaren behin betiko amaiera iragartzen duen  adierazpen publikoa egiteko eta soilik gatazkaren ondorioez aritzeko Espainia eta Frantziako  gobernuei elkarrizketarako deia egiteko". Hala egitekotan, ETArekin elkarrizketa prozesu bat hasteko eskatu zien Frantziako eta Espainiako gobernuei. ETAk hiru egun geroago jakinarazi zuen jardun armatua behin betiko etengo zuela, eta, konferentzia egin zenetik urtebetera, hori da ebazpenetik bete den puntu bakarra.

"Gure ustez, 50 urte baino gehiago iraun duen biolentzia amaitu eta bake iraunkorra eta justua eskuratzeko aukera bideragarria eta eskuragarria da une honetan", esan zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.