Herrizaingo Sailak emandako azalpenen arabera, igande gauean Intxaurrondo auzoko Zaratiegi pasealekuko zubi azpi batean zegoen erasoa jasan zuen gizonezkoa: etxerik gabeko behartsu bat. Ordubatak aldera, beste bi behartsu inguratu zitzaizkion, eta manta bat eskatu zioten. Hark eman egin zien, baina, lurretik altxatzean zuhaixka batzuen aurka bultzatu zuten, eta bi erasotzaileetako batek aihotz bat atera eta harekin kolpatzeari ekin zion.
Aipatu iturrien arabera, buruan eta esku batean zauritu zuen erasotzaileak, baina lasterka alde egitea lortu zuen. Taberna batera heltzea lortu eta laguntza eskatu zuen. Anbulantzia batean Donostiako Ospitalera eraman zuten.
Hainbat ikerketa egin eta gero, Ertzaintzak 27 urteko J.W. atxilotu zuen atzo Intxaurrondo kalean, aipatu behartsuari aihotzarekin eraso egitea egotzita.
Erasoa
Aihotzarekin eraso diote behartsu bati Donostian
Joan den igandean, goizaldeko ordubatak aldera, Donostiako zubi azpi batean zegoen behartsu bati aihotzarekin eraso zion beste batek. Erasotzailea, 27 urteko gizonezko bat, atzo atxilotu zuen Ertzaintzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu