Aimar Olaizola, San Fermin torneoko lau t'erdiko txapeldun

22-18 irabazi dio Juan Martinez Irujori, Labriten.

2009ko uztailaren 7a
13:47
Entzun
Aimar Olaizola Olaizola II.a da San Fermin torneoko lau t'erdiko txapelketako irabazlea, gaur Juan Martinez de Irujori Iruñean, Labrit pilotalekuan, 22-18 nagusituta. Irujo izan da onena finalaren lehen zatian (seina egon ostean, 6-11 eta 9-14 aurretik egon da), baina Olaizolak ondo eutsi dio erritmoari, erregularragoa izan da, ondo aritu da, eta txapela eraman du (14-14 egon dira, 17-15 eta, amaieran, 22-18).

Ez da partida ona izan, irabazleak aitortu duenez. "Ez da erraza garai honetan ondo jokatzea", esan du Olaizolak.

Biek jokatu dute aurten Lehen Mailako Buruz buruzko Txapelketa -ekainaren 7an-, eta Irujo izan zen garaile. Mendekua hartu du Olaizolak.

Lau t'erdian elkarren aurka seigarren partida izan dute, eta hiruna irabazi dituzte, gaurko emaitza kontuan hartuta.

Nagore eta Antxia, ofizialean

Jorge Nagorek eta Ander Antxiak igandean jokatuko dute Nafarroako Federazioak antolaturiko lau t'erdiko txapelketa ofizialaren finala. Biak iragan asteburuan sailkatu ziren: Abadiñokoak Mikeli irabazi zion (22-12), eta Irurtzungoak Fernando Arretxeri (22-18).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.