Ainara Ladron, Ainhoa Villaverde, Xabier Bidaurre eta Xabier Arina, aske

2012ko martxoaren 28a
00:00
Entzun
Ainara Ladron (Elgoibar), Ainhoa Villaverde (Gasteiz), Xabier Bidaurre (Galdakao) eta Xabier Arina (Burlata) gazte independentistak aske geratuko dira datozen orduetan, bakoitzak 30.000euroko bermea jarri ondoren, Herrira mugimenduak jakitera eman duenez. Bidaurre, Arina eta Ladron 2010eko urrian atzeman zituzten, Fernando Grande-MarlaskaAuzitegi Nazionaleko epaileak gazteen aurka agindutako polizia operazio zabal batean. Segi erakundeko kide izatea egotzi zieten hirurei. Villaverde urte bereko abenduan atxilotu zuten, beste sei gazte independentista eta bi abokaturen kontrako sarekadan. Gazteei Segiko kide izatea egotzi zieten, eta bi abokatuei, berriz,Segi «aholkatzea». Hil honetan bertan beste zortzi gazte independentista aske utzi dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.