Hau, "sakabanaketa politikak eragindako 2005. urteko bigarren istripu larria" da Etxeratek salatu duenez. Autoaren gurpil bat lehertu eta kontrola galtzearen ondorioz izandako kolpeak, oinazeak sortu dizkio zerbikaletan Ainhoa Mujikaren amari eta gorputz osoa ubeldurez beteta du; aitak, berriz, txorkatila eta belaunean oinazea du eta Jose Luis Camporen arrebak sorbaldan oinazea eta ubeldurak ditu. Gainera, autoa "txiki txiki eginda" geratu zen.
Etxeratek dioenez, euskal presoen senide eta lagunek aurten jasandako "bigarren istripu larria" da hau, eta gainera, ez dela azkena izango iritzi diote, "frantziar zein espainiar Estatuek Euskal Preso Politikoen Kolektiboa suntsitzeko diseinatu zuten politika ankerrarekin jarraitzen duten bitartean". Gaineratu dutenez, "euskal preso politikoen eta euskal gizartearen, Euskal Herriaren arteko zilborrestea etetea, ez dute ordea lortu, ezta lortuko ere. Euskal Preso Politiko bakarra den artean, senide eta lagunak zubi lan hori egiten jarraituko dugu, ez ditugu inoiz bakarrik utziko".
Bestalde, "ausardia" eskatu diote Euskal Herriko alderdi politikoei, "hainbeste sufrimendu sortzen ari den gatazka politikoari irtenbide justu, demokratikoa eta behin betikoa lortzeko bidean urratsak eman ditzan". Horretarako, beharrekotzat jotzen dute "euskal gizarteak, eta eragile sozial zein politikoak hamaika aldiz eta hamaika modura aldarrikatu duen euskal preso politikoen Euskal Herriratzeko urrats praktikoak ematea".
Euskal presoak
Ainhoa Mujikaren gurasoek eta Jose Luis Camposen arrebak istripua izan dute bisitara bidean
Etxeratek jakinarazi duenez, joan zen ostiralean istripua izan zuten Ainhoa Mujikaren gurasoek eta Jose Luis Camposen arrebak, bi euskal preso horiek bisitatzera zihoazela. Parisen dituzte preso Mujika eta Campos, eta haruntz joateko trena hartzera Hendaiara zihoazela izan zuten istripua, A-8 autobidean, Oiartzun inguruan. Autoaren gurpil bat lehertu zitzaien, eta ibilgailuaren kontrola galdu. Autoak behin eta berri jo zuen bide ertzeko hesia, eta azkenean errepidean gurutzatuta geratu zen. Autoan zihoazen hiru lagunek oinazeak eta ubeldura ugari dituzte, autoa "txiki-txiki" eginda geratu zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu