Aintzane Garairen sendiak ez dio helegitea jarriko Bizkaiko Auzitegiak plazaratutako epaiari. 32 urteko kartzela zigorra ezarri zion Auzitegiak Mikel Herman Belaustegigoitiari Aintzane Garai bortxatu eta hiltzeagatik. Yolanda Lopez Aintzaneren amak argudiatu duenez, “legeak oso biguinak dira horrelako delituentzat eta inongo epaitegik ezin izango du nik nahiko nukeen bizi bitarteko kartzela zigorra ziurtatu”.
32 urte gutxiegi direla berretsi du Lopezek. “Gaur egungo kartzela onurekin niri alaba kendu zidana denbora laburrean kalean egongo delako”. Ahozko epaiketa sendiarentzat oinazea bilakatu zela adierazi du, akusatuarekin elkar ikusi zutelako eta “bere harrokeriazko jarreragatik”. Aintzaneren heriotzak sendiaren bizimodua betiko baldintzatuko duela esan du bere amak.
2005eko urrian Bakion hil zuten Aintzane Garai.
Aintzane Garairen sendiak ez du helegitea jarriko auzitegiaren epaiaren kontra
Yolanda Lopez Aintzaneren amak salatu du horrelako delituentzat legeak "oso biguinak" direla. 32 urteko kartzela zigorra ezarri zion Bizkaiko Auzitegiak hiltzaileari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu