Euskal presoak

Aintzane Orkolaga presoak sei egun daramatza gose greban

Frantzian dago preso eta hilaren bukaeran Espainiaratzeko arriskua dauka.

2009ko irailaren 16a
12:02
Entzun
Aintzane Orkolaga (Donostia, 1955) presoak sei egun daramatza gose greban eta hiru kilo eta erdi galdu ditu dagoeneko, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) jakinarazi duenez. Bapaumeko (Frantzia) espetxean dago, Frantziak jarritako zigorra irailaren 27an amaituko du eta Espainiako Estatura kanporatua izan daitekeelako protestan ari da. Espainian torturatua izateko arriskua duela nabarmendu du AAMk.

"Gose greba bezalako neurri gogorrak hartu beharrean daude euskal presoak, euren eskubideen aldarrikapena egiteko bide bakar bezala", dio AAMk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.