Antolatzaileek gaur Donostian agertu dutenez, ohi bezala 4 kilometro izango ditu ibilbideak, eta zazpi gunetan banatuta egongo da (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa, Zubero eta Haurren Txokoa). Egun guztian zehar hainbat ekitaldi izango dira: Zuberoko Maskarada ikusteko parada izango da, Herri Urratsen lehen aldiz; Xabaltxen, Ken Zazpiren, Urgaberen edo Canta U Populu Corsu korsikarren musikarekin gozatzeko aukera izango da; Kilikolo zirkoa ikusteko parada izango da eta herri kirolen Xiba leihaketako finala segitzekoa ere bai.
Jasotzen den dirua, berriz, Ziburuko (Lapurdi) bigarren hezkuntzako ikastetxeko obrak amaitzeko eta Donaixti-Ibarren ikastetxea eraikitzen hasteko erabiliko da.
Herri Urrats
Aintzira hutsik egon arren, Senpere jendez beteko da maiatzaren 14an
=i Haintzirat=i lelo hartuta egingo da maiatzaren 14an Herri Urrats Senperen (Lapurdi). Ohi bezala Ipar Euskal Herriko ikastolentzat dirua biltzea izango da jaiaren helburua, baina aurtengoak izango du berezitasun bat: ibilbidearen ardatz izaten den aintzira hutsik egongo baita. Aintzira artifiizala da, duela 40 bat urte egindakoa, eta azpialdeko hodietako bat hondatu egin da. Ondorioz, hustu egin dute matxura konpontzeko. Nolahai ere, Herri Urratsen jendez beteko da aintzira inguru guztia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu