Aireportuetako kontrol dorreak pribatizatuko ditu Espainiako Gobernuak
Jose Blanco Espainiako Sustapen ministroak atzo Espainiako Kongresuko Sustapen Batzordean jakinarazi zuenez, Espainiako Gobernuak liberalizatu egingo ditu aireportuetako kontrol dorreak. Hamahiru kontrol dorre esleitzeko lehiaketa publikoa «laster» kaleratuko dute, eta gauza bera egingo dute gainerakoekin 2012tik aurrera. Datorren urtean egingo dute lehen lehiaketa publikoa, eta honako kontrol dorre hauek pribatizatuko dituzte: Alacant, Valentzia, Eivissa, Palma eta Sabadell (Herrialde Katalanak), Lanzarote eta Fuerteventura (Kanariar Uharteak), Cuatro Vientos eta Melilla (Espainia), eta Vigo eta Coruña (Galizia). Blancoren esanetan, prozesu horrekin «bukatutzat» emango dute AENAren monopolioa, eta beste enpresei aukera emango diete aireko zirkulazioa kontrolatzen hasteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu