Airera egin du tiro udaltzain batek, borroka bat geratzeko
BILBO. Borroka bat geratu nahian ari zela, airera egin zuen tiro Bilboko udaltzain batek, ostiral goizaldean, udalak adierazi duenez. Udalaren arabera, gazte batzuen arteko borrokaldia gelditzen saiatu ziren udaltzainak. Horretan ari zirela, airera egin zuen tiro udaltzain batek, gazteek «inguratu» egin zutelako, udalaren hitzetan. Tiroaren ostean, gazte bat atxilotu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu