OROIMEN HISTORIKOA

"Aita aurkitu nahi nuen, ez besterik, baina ez zidaten utzi"

80 urte dira 1936ko gerraren abiapuntu izan zen estatu kolpetik. Hainbat testigantza bildu ditu BERRIAk Oroiteria gunean.

2016ko uztailaren 18a
08:39
Entzun

Webgunearen ataletan lehena da 36ko gure gerra. Ikus-entzunezkoak eta irakurtzekoak biltzen ditu. Bideoetan gerra bizi izan zuten lekukotasunak agertzen dira; Ahotsak.eus-ek azken urteotan bildutako elkarrizketetatik aukeraturiko zatiak dira. Tartean entzun daitezke Petra Goiti kontatzen bere ama nola eraman zuten kartzelara, eta Paxkuala Ormaetxea Hernaniko (Gipuzkoa) gerraosteko exekuzioen berri ematen.

Irakurtzekoen atalean, BERRIAn argitaratutako elkarrizketetako batzuk daude, Ibanek berak eta Jon Rejado kazetariak bildutakoak. Esaterako, Mirentxu Agirreri eginikoa dago irakurgai; faxistek exekutaturiko Fortunato Agirre Lizarrako (Nafarroa) alkatearen alaba da Agirre. Josefina Lambertoren kontakizuna ere hor dago: aita eta ahizpa nola hil zizkioten eta oraindik aitaren gorpuzkien bila nola dabilen kontatzen du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.