Erasoa

Aita jotzeagatik 23 urteko gazte bat atxilotu dute Markinan

2007ko otsailaren 27a
16:12
Entzun
23 urteko gazte bat atxilotu du bart goizaldean Ertzaintzak Markinan (Bizkaia), aitari eraso egitea leporatuta.

Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, gizonezko batek deitu du Ertzaintzara semeak jo egin duela esanez. Esandako etxera joan, eta gizonezkoa artatzen ari zirela, semea agertu da, eta aitari joka eta heriotza mehatxuak egiten hasi zaio, ertzainen aurrean. Hori dela eta, atxilotu egin dute.

Ondarroako osasun zentrora eraman behar izan dute aita, sendatzera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.