Gizartea

Aitatasunagatiko baimena 15 egunera luzatu dute Hego Euskal Herrian

Hala zehazten du Espainiako Kongresuak onartu berri duen Berdintasun Legeak. Ipar Euskal Herrian 2002tik dute aita berriek 15 egun hartzeko aukera, baina erdiek soilik baliatzen dute.

2007ko martxoaren 15a
16:29
Entzun
192 diputaturen babesarekin onartu du Espainiako Kongresuak Emakume eta Gizonen arteko Egiazko Berdintasun Legea; hau da, PPkoek soilik eman dute kontrako botoa.

Zenbait berritasun ekarriko ditu lege berriak Euskal Herriko zenbait lekutara, zehazki, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroara. Besteak beste, aitatasunagatiko baimena 15 egunera luzatuko du. Egun 3 egunekoa da. Lapurdi, Nafarroa Behera eta Zuberoako gizonezkoek 2002tik dute aita izaten direnean 15 eguneko baimena hartzeko aukera, baina erdiek soilik baliatzen dute. Gainera, 6 urteko epean hilabetera luzatuko dute Hego Euskal Herrian aitatasunagatiko baimena.

Beste arlo batzuetan ere izango du eragina lege berriak, hala nola, 250 langiletik gora dituzten enpresetan berdintasun planak egin beharko dituzte, eta enpresa handien administrazio kontseiluetako kideen %40 emakumezkoak izan beharko dute 8 urteko epean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.