Espainiako Auzitegi Konstituzionalak pentsio planetako zortzi eskuduntza murriztu dizkio Euskal Autonomi Erkidegoari, eta Aitor Esteban EAJren Kongresuko bozeramaileak gogor kritikatu du erabakia. Esan duenez, "EAJk ez du sinesten sistema autonomikoan". Erantsi du auzitegiaren erabakia "eztanda egiteko" geratzen zitzaien apurra zela.
Epaiak, "eraginik ez"
Pentsio planei dagokienez, Estebanek gogora ekarri du BGAE Borondatezko Gizarte Aurreikuspenerako Erakundeen Legea aho batez adostu zuela 2012an Eusko Legebiltzarrak, eta PPk ere baiezkoa eman zuela. "Ez dute bete hitza: guztiz kontrakoa egin dute". Berriki, Espainiako Auzitegi Gorenak lege horren zortzi artikulu balio gabe laga ditu. Hala jakinarazi zuen atzo Ricardo Gatxagarrietxebarria Jaurlaritzako Ogasun sailburuak: "Hamar urtera BGAEetan sartutako dirua aurreikuspen planetara berreskuratzeko aukera kendu epaiak; hori da ondorio txarrena".
Gai berari buruz mintzatu da gaur Josu Erkoreka, Eusko Jaurlaritzako bozeramailea. Auzitegi Gorenaren epaiak orain arteko ekarpenetan "eraginik ez" duela izango azaldu du.