espainiako gorteetarako hauteskundeak

Aitor Esteban izango da Bizkaiko EAJren zerrendaburua

Jeltzaleek igandean aurkeztu zuten Espainiako Gorteetarako hauteskundeetarako Bizkaiko zerrenda. Jokoan "asko" dagoela eta Madrilen "ahots propioa" eduki behar dela defendatu du Estebanek.

Aitor Esteban jeltzalea. LUIS TEJIDO, EFE
2015eko urriaren 11
11:23
Entzun

Aitor Esteban izango da Eusko Alderdi Jeltzalearen Bizkaiko zerrendaburua abenduko Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan. Harekin batera izango dira Kongresurako hautagai Pedro Azpiazu, Pilar Ardanza, Javier Aldamiz, Ana Hormaetxe, Joseba Escribano, Idoia Sagastizabal eta Elixabete Uribarri. Senaturako, berriz, Jose Maria Cazalis, Nerea Ahed eta Maria Dolores Etxano aurkeztuko dira. Gaur aurkeztu dute zerrenda, Bilbon.

Estebanen aburuz  "asko dago jokoan", eta beharrezkoa da "Euskadiren ahots propioa" Madrilen entzunaraztea. Hori, jeltzaleek bermatzen dutela gaineratu du. Izan ere, bai PPk bai PSEk "Madrileek agindutakoa" betetzen dutela zehaztu du.

Ildo beretik mintzatu da BBBko buru Itxaso Atutxa. Bere esanetan "Euskadiretzat oso txarra da" Espainiako Gobernua gehiengo osoz eratzea. Hori horrela denean, ez baitute beste inoren botorik behar, eta ondorioz, "ahaztu" egiten dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.