EAJko Espainiako Kongresuko diputatu Aitor Esteban gaur hasi da taldeko bozeramaile lanetan, Josu Erkoreka orain arteko eleduna, kargua utzi, eta Eusko Jaurlaritzara joan ostean. Estebanek berak jakinarazi du hark hartuko duela ardura hori. Esan duenez, "ilusioz" hartu du ardura berria, eta hedabideekin harreman ona izateko nahia azaldu du.
Estebanek ez du jakinarazi nortzuk izango diren Arantza Tapia eta Josu Erkoreka Espainiako Kongresuan ordezkatuko dituztenak. Hala ere, adierazi du ordezkapen hori ez dela berehala egingo. "Euskadin gobernua eratzeko prozesu bat dagoenez, eta gauzak era bateratuan eta orokorrean pentsatuta egiteko, ez da erabaki ordezkoak zerrendan hurrenak zihoazenak edo beste batzuk izango diren".
Estebanek esan du "datozen asteetan" aukeratuko dituztela ordezkoak, urtarrilean Kongresuan lan gutxi izan ohi dela baliatuta.