Hezkuntza

Aitor Etxarte Iruñeko Hegoalde ikastolako zuzendaria, Nafarroako Eskola Kontseiluko presidente

Paula Kasares Euskarabideko Plangintza Zerbitzuko zuzendari izango da eta Fernando Rey erakunde horretako Baliabide Linguistikoen zuendari.

2015eko irailaren 3a
13:00
Entzun

Nafarroako Gobernuak hainbat izendapen argitaratu ditu gaur buletin ofizialean. Horien artean, Aitor Etxarte izendatu du Eskola Kontseiluko presidente. Horrez gain, Euskarabideko bi zuzendari ere izendatu ditu Paula Kasares Baztango euskara teknikaria Plangintza Zerbitzuko zuzendari izango da, eta Fernando Rey Baliabide Linguistikoen zuzendari. Nekane Oroz Unibertsitate eta Hezkuntza Teknologien Zerbitzuaren zuzendari izendatu dute, eta Arturo Martinez Hezkuntza Planifikazio Zerbitzuaren zuzendari.

Gizarte Eskubideen departamentuari dagokionez, Antidio Martinez de Lizarrondo Artola Errealitate Sozialaren Behatokiko Zerbitzuaren zuzendari izango da, Karmelo Aierra Kalitate eta Inspekzio zuzendari, Nicolas Uriz Enplegu eta Aukera Berdintasunerako Suspaten Zerbitzuaren zuzendari eta Josune Legal Lehen Artatze Zerbitzuko zuzendari.

Ogasun departamentuan Elena Garde izendatu dute Esku-Hartze Zerbitzuaren zuzendari. Kultura departamentuari dagokionez, Asuncion Maestro Liburutegi Zerbitzuaren zuzendari izango da eta Adoracion Lopez Kultur Ekintzen Zerbitzuko zuzendari. Nekazal Inguruaren Garapenerako departamenduko Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko zerbitzu juridikoen zuzendari Felix Armendariz egin dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.