euskal prESOAK

Aitor Garcia presoa, libre

2011ko martxoaren 21a
15:51
Entzun

Aitor Garcia preso donostiarra aske geratu da gaur goizean, ia hamar urte espetxean egin ostean, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak esan duenez. Ostiralean Espainiaratu egin zuen Frantziak, eta, asteburua Soto del Real kartzelan igaro eta gero, gaur eraman dute epailearen aurrera, Auzitegi Nazionalera. Ondoren gelditu da aske.

 

Garcia Frantziako Poliziak atxilotu zuen, 2003ko maiatzaren 9an, ETArekin harremana izatea egotzita. Hamabi urteko espetxe zigorra jarri zioten. Urte hauetan guztietan Frantziako kartzela batetik bestera mugitu dute; besteak beste, Clairvauxen eta La Santen egon da. 2009an, hiru hilabeterako entregatu zioten Espainiari. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.