Aitor Torrea Goñi (Burlata, Nafarroa) presoa aske utzi dute, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) jakinarazi duenez. 2007ko azaroaren 20an atxilotu zuen Guardia Zibilak kale borrokan aritzea egotzita. Bost egunez eduki zuten inkomunikaturik eta Torreak torturatua izan zela salatu zuen. Ordutik Soto del Real (Espainia) espetxean eduki dute.
"Urtebete eman du espetxean behin-behineko egoeran, bere aurkako akusazio argirik egon gabe. Izan ere, bere sumarioa oraindik sekretupean dago", dio AAMk.
Haren aita osasun egoera larrian egon da azken hilabeteetan -lehengo astean hil zen- eta Aitor Torrea behin baino ez dute ekarri hura ikustera. "Hileta egunean, meza amaituta, elizatik modu zakarrean atera zuten Aitor, senideekin egoteko aukerarik izan gabe. Kanpoan zegoen jendeak Poliziaren jarrera gaitzesteari ekin zion, eta poliziek borraz eta pilotez erantzun zuten", esan du AAMk.
Euskal presoak
Aitor Torrea presoa libre utzi dute
Duela urtebete atxilotu zuten, kale erasoekin zerikusia zuelakoan. "Urtebete eman du espetxean behin-behineko egoeran, bere aurkako akusazio argirik egon gabe", dio Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu